XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oi, munduarentzako sendabidea! Hiregan zegok gizarte gaixo honentzako bizitze mardula! Hiregan egiten duk batasunik gozoena! Eta norberak, maiteari, dena eta duena, (bizitze ere) ematen ziok.

Hiregan, babesa, pakea eta alaitasuna aurkitzen dituk! Hiregan zegok, etxekoentzako indarra eta gizartearentzako oinarria.

Familiarengandik, ahalmen neurrigabe bat sortzen da.

Nere leihotik, tren hotsa entzuten ari naiz, eta, batean, nonbait eta aspaldian, irakurri nuen hau gogoratu egin zait: Gau euritsu hartan, bikote bat etxeratzen ari zen.

Haien aurrean, trenbidearen beste aldean, beren etxetxoa zegoen.

Eurijasa handiarengatik, presaka, begiratu gaberik, trenbidetik zehar igaroten ari zirenean, trena, hurbilean agertu zitzaien.

Orduan, andreak, urduri zebilela, bere oinen bat errail bien artean sartu zuen: min handia harturik eta estura horretan, ezin atera zuen bere oina errail bien artetik.